XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. ZURE ESKUALDEA

1 Zer da eskualdea?

Zu bizi zaren herriaren ondoan beste herri batzuk daude.

Inguru horretako herri guztiek klima, paisaia, landaretza eta ekintza ekonomiko berdintsuak izango dituzte.

Herri talde bakoitzari eskualdea deituko diogu.

Aipatzekoak dira hauen arteko berdintasunak eta loturak, bai garraiobideetan bai kliman edo paisaian.

Euskadiko eskualdeen mapa.

2 Zenbait eskualde

Zenbait eskualde paisaia eta iharduerak kontutan hartuz bereiz daitezke:

- Paisaia: Eskualdearen paisaia kontutan hartzen badugu, mendikoa, lautadakoa, haranekoa edo kostaldekoa izan daiteke.

- Iharduera ekonomikoa: Kontutan hartzen badugu iharduera ekonomikoa, eskualdeko iharduera, nekazaritza, abeltzantza, arrantza edo industria izan daiteke.

Ikus ezazu Arratia-Nerbioi eskualdeko herri baten argazkia.

1 eta 2 ARIKETAK

1. Azal ezazu zure koadernoan zer den eskualdea.

2. Idatzi zure eskualdearen izena.

Azaldu zein den zure eskualdearen iharduera ekonomikorik inportanteena.